argia.eus
INPRIMATU
Saioa Ieregi, Aralar elkartea
“14 eta 18 urte artekoen %32 aritzen da jokoan”
  • Adin txikikoentzat jokoan aritzea debekatuta dago, baina, hala ere, Nafarroan 14 eta 18 urte artekoen artean %32 aritzen da jokoan. Ludopatiaren prebentzioan eta laguntzan aritzen da Aralar Elkartea 1996tik. Nafarroako Gobernuak prest duen Jokoaren Foru Legea "hutsune" askorekin datorrela uste dute.

Maialen Huarte Arano Euskalerria irratia @fm983irratia 2024ko ekainaren 07a

Azken pausu bat geratzen da oraindik Jokoaren Foru Legea Nafarroan egon dadin. Aralar Elkartean, Ludopatiaren prebentzioan eta laguntzan lan egiten duten horretan, albisteak ez ditu guztiz asebete: "Kontuan hartu gabeko eremu asko gelditzen dira arautegitik kanpo", esan du Saioa Ieregi Aralar Elkarteko psikologoak. Hutsune horien artean leudeke joko-makinak ez aintzat hartzea, egun zabalik dauden jokorako guneek ez dutela bete beharko irekitzeke dauden horiek bete beharrekoak ikastetxeekiko 400 metroko distantzia edota tabernetan jokorako makinak egonen direla. Horrez gain, alkohola ere salgai izaten segi dezake jokorako gune horietan. "Nafarroan jokatzea oso orokortua dago eta gizartean onartuta dagoen portaera da", jakinarazi du Ieregik.

Jokoan aritzen direnen profil finkorik ez dagoen arren, Aralar elkartera laguntza eske doazenen gehienak gazteak dira: "14 eta 18 urte artekoen %31,5 aritzen da jokoan noizbait", esan du. Kontuan hartu behar da adin txikikoek debekatua dutela jokoan aritzea. 

1996an sortu zen Nafarroan Aralar Elkartea. Familia batzuek sortu zuten jokoak sortzen zuen adikzioa laguntzeko. Saioa Ieregiri elkarrizketa egin diote Euskalerria Irratian eta argazkian klik eginda entzun daiteke.