argia.eus
INPRIMATU
13/13 sumarioko auzipetuek manifestazioa deitu dute iganderako
  • 13/13 auzian, Defentsaren lekukoak hasi dira deklaratzen astearte honetan. ETAko kide izatea leporatzen diete zazpi auzipetuei eta deklaratu ostean, Donostian igandean egingo den manifestaziora joateko deia egin dute auzipetuek, “gure herriaren aitortzan urratsak egiten jarraitzeko unea delako”.

ARGIA @argia 2021eko irailaren 07a
Argazkia: EiTB

Euskal presoen abokatu izateagatik edota presoen aldeko mugimenduetan aritzeagatik epaitzen ari dira Arantza Zulueta, Iker Sarriegi, Jon Enparantza, Julen Zelarain, Naia Zuriarrain, Saioa Agirre eta Nerea Redondo. Astearte honetan deklaratu dutenek ukatu egin dute Zuluetak eta Enparantzak iraultza zerga delakoarekin harremanik izan dutenik edo ETAri agindurik eman diotenik. Asteazkenean jarraituko dute Defentsaren lekukoek deklaratzen.

77 urteko espetxe zigorra eskatzen du fiskalak auzipetuentzat. Hasiera batean, zortzi ziren auzipetuak, baina Juan Mari Jauregi joan den ostiralean hil zen.

Torturak

Uztailean hasi zen epaiketa eta jasandako torturen testigantzek eman zuten zeresana. Bestalde, Europako abokatuen ELDH elkarteak 13/13 epaiketa bertan behera uzteko eskatua dio Espainiari.