Nafarroak, Eskubide Sozialetako Departamentuaren bitartez, Bizitzeko Gutxieneko Errenta (BGE) kudeatzeko eskumena hartu zuen bere gain joan den azaroan, eta, ordutik, 5.813 familia nafarrek jaso dute prestazioa.
Prestazio hori 2020an onartu zuen Espainiako Gobernuak pobreziaren aurka egiteko, baina aurretik ere gisa horretako zerbitzuak baziren erkidego autonomoetan –Nafarroan Errenta Bermatua–; BGEk ekarri zuen erkidego guztietan gutxieneko errenta bat izatea. Diru laguntza mota hori finkatu zuen lehen erkidegoa EAE izan zen 1989an, eta Hego Euskal Herriko bi erkidegoetako diru-laguntza hauek dira estatuko oparoenak.
Gizarte Segurantzako datuen arabera, 2020ko ekaina eta 2022ko azaroa artean 6.924 familia nafartarrek jaso zuten Bizitzeko Gutxieneko Errenta eta, Nafarroako Gobernuak azaroan prestazio honen kudeaketa bere gain hartu zuenetik, 5.813 familiek jaso dute. Horrek 7.915.194,31 euroko inbertsio sozial bat ekarri dio gobernuari. Jadanik BGEren beste 2.500 eskari berri jaso dira urtarrilera arte eta ondorioz, urteko gastua 50 milioi euro ingurukoa izatea espero da.
491eurotik 1.081 eurora
BGE herritarren eskubide subjektiboa bezala definitzen da. Bestela esanda, pertsona eskatzaileek sarbide eskakizunak betetzen dituztenean jasoko duten prestazio bat da.
Honakoak dira: azken urtean Espainian legezko egoitza eraginkor eta iraunkorra izatea; bizikidetza unitate jasotzailea, gutxienez aurreko sei hilabetetan zehar, eratu behar izan da eta zaurgarritasun ekonomikoaren egoeran aurkituko da. Pertsonako hileko 491,63 euro jaso daitezke eta 1.081,59 eurokoa familiako, familia unitatea bost pertsona edo gehiagorekin osatuta dagoenean, horietako norbait adingabea izanik.
Gainera, gurasobakar, desgaitasun edo haurtzaroko laguntza kasuen prestaziorako osagarri gehigarriak daude. Kide adingabe bakoitzeko gehigarri baterako eskubidea dutela: 3 urteko adingabe bakoitzeko, hileko 100 euro; 3 eta 6 urte arteko bakoitzeko, 70 euro; eta 6 eta 18 urte arteko adingabe bakoitzeko, 50 euro.
Errenta bermatua 13.110 familientzat
2022ko abenduan 13.000 familiek jasotzen zuten errenta bermatua Nafarroan, 2021eko abenduan (13.913 familia) baino %5,7 gutxiago. Pandemia garaian, 2020eko apirilean jo zuen gora errenta jaso zuten familiek: 15.006. Ikusten da egungo datuak ordukoak baino hobeak direla, baina ikusten da ere 2022ko datuak pandemia aurreko 2019koak baino okerragoak direla, gaur egun orduan baino ia 1.000 familia gehiago jasotzen baitute errenta bermatua.
Errenta bermatuaren diru kopuruak honakoak dira gaur egun Nafarroan (2022eko zenbatekoak): kide bateko familia-unitatea, 658 euro; bi kide 888 euro; hiru kide, 1.053 euro; lau kide, 1.152 euro; bost kide 1.250 euro; eta sei kide edo gehiago 1.316 euro. Horiek dira pobreziaren aurkako gutxieneko errentetatik Nafarroan gehien jaso daitezkeen dirulaguntzak. Bizitzeko Gutxieneko Errenta jasotzen duen pertsona batek, adibidez, 491 euro eskuratuko du hortik eta 658 euro artekoa osatuko zaio Errenta Bermatutik.
Informazioa banatzen duen autobusa Berriozarren
Berriozarrera ostegun honetan iritsi zen BGEren informazioa zabaltzen ari Espainiako Gobernuko Inklusio, Segurtasun eta Migrazio Ministerioak urrian martxan jarri zuen autobusa eta ostiralean ere bertan izango da. Ostegunean egin zioten harrera Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen kontseilari Mª Carmen Maeztuk, José Luis Arasti Nafarroako Gobernuko ordezkariak, Raúl Maiza Berriozarreko alkatea; eta Eskubide Sozialetako Departamentuko Andrés Carbonero. Maeztu kontseilariaren esanetan, “BGE babes eta kohesio sozialerako erreminta oso ahaltsua da” eta eskualdatze honekin “kudeaketaren eraginkortasuna hobetzen” jarraituko dute.