2021 urterako Orkoiengo lantokia itxita nahi du KSS (Kayaba Steering Spain) enpresako zuzendaritza japoniarrak.
Aurten 80 langile kaleratu nahi ditu enpresak eta datorren urtean beste 50ak. Pasa den urtean lantokiarendako industria plan bat aztertzeko konpromezua hartu zuen zuzendaritzak. Atzo jakinarazi zien sindikatuei, aztertutako aukerak bideragarriak ez zirela eta, Orkoiengo planta ixtea erabaki dutela.
KSS-k autoetarako bonba hidraulikoak ekoizten ditu gaur egun eta 130 langile ditu Orkoienen (Nafarroa). Los Arcos eta Ororbian ere lantokiak ditu enpresa japoniarrak. Azken honetan lan hitzarmena sinatu berri dute langileek zuzendaritzarekin, 2021.urtetik aurrera ekoizpen linea berria zabaldu eta lan taldea handitzeko konpromezuarekin.
Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu.