argia.eus
INPRIMATU
Hamahiru pertsona migratzaile izateagatik “gaizkile” gisa tratatu dituztela salatu dute Bilbon
  • Bilboko Deustuko Erriberako Janari Saskiak, Atxuri Harrerak, SOS Arrazakeria Bizkaia eta Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteek hamairu etxegabe migratzaile izateagatik Poliziak "gaizkile gisa" tratatu dituela salatu dute, astelehenean egindako elkarretaratzean.

Uriola.eus @uriolaeus 2023ko ekainaren 01

Deustuko Frank Gehry zubi berrian egin dute elkarretaratzea, 19:30ean, aipatutako elkarteen babespean. Herritar guztiek etxebizitza izateko duten eskubidea defendatu dute eta Poliziaren indarkeria eta arrazakeria salatu.

Maiatzaren 25ean, poliziek hamahiru pertsona migratzaile bota zituzten bizitoki gisa erabiltzen zuten industria-nabetik. "Gaizkileak balira bezala" jokatu zuten eurekin, protesta antolatu duten kolektiboek salatu dutenez.