Kanal honetatik jarraituko ditugu Espainiako Auzitegi Gorenak emandako epaiaren ingurukoak eta honi erantzuteko Katalunian abian diren mobilizazioak.
Bartzelonan kanpaldia abiatu dute gazteek asteazken goizean. Beren burua definitzeko, Urriaren 14ko Belaunaldia deitu diote, Espainiako Epaitegi Gorenaren epaia atera eta protestak hasi ziren egunari erreferentzia eginez. Bost puntuko aldarrikapen zerrenda adostu dute eta adierazi dute horiek bete arte ez direla joango:
1- "Bertan behera gera dadila berehala bere eskubide eta askatasunen alde kalera atera den belaunaldiko kideen aurkako errepresioa, eta iker daitezela Espainiako Poliziak, Guardia Zibilak eta Esquadra Mossoek egin dituzten gehiegikeriak".
2- "Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sánchezek gaitzetsi dezala errepresioa eta poliziaren biolentzia, eta guri exijitzen zaigun ardura berarekin, eser dadila herritarroi ahotsa emango digun autodeterminazio erreferenduma negoziatzera".
3- "Preso politiko guztientzat amnistia berma dadila".
4- "Urratu dizkiguten eta Espainiako Epaitegi Gorenaren epaiak zalantzan jarri dituen eskubide zibil eta politikoak berma daitezela".
5- "Gure belaunaldiarentzat etorkizun duina berma dadila: etxebizitza sozialera sarbidea, gizon eta emakumeen arteko berdintasun osoa, klima larrialdia gerarazteko egitazko neurriak eta lapurtu dizkiguten eskubide sozialak".
Bartzelonako Unibertsitate Plazan abiatu dute kanpaldia. Espainiako Estatutik azken asteetan jasotzen ari diren elkartasuna eskertu nahi izan dute eta jendeari dei egin diote plazak okupatzera, eskubide hauen aldeko borrokan.
Hemen ikus daiteke egin duten kartela.
Asteazken eta ostegun arratsaldean mobilizazioak izan dira Kataluniako zenbait hirietan, “ez ukitu gure gazteak” leloarekin bat eginik. Mobilizazio jendetsuena Bartzelonakoa izan da, milaka izan dira parte hartzaileak.
Hezkuntza arloko mugimendu eta elkarteek eta zenbati herri mugimenduk deitu dute mobilizazioa: Intersindical-CSC, Ustec, CGT, CAU-IAK, Sindicat d'Estudiants, SEPC, Docents per la República, Universitats pels Drets Civils, ANC eta FaPaC. Guztien buru, jaio berri den Mares i Àvies per la República Catalana sarea, sententziaren aurkako protestetan espetxeratuak, atxilotuak edo zaurituak izan diren gazteen gurasoek sortua. “Si toqueu els fills, trobareu les mares”, “fora les forces d'ocupació” edo “no són violents, són valents” izan dira oihuetako batzuk.
Manifestazio amaieran San Jaume plaza bete dute manifestariek. Hitza hartzen lehenak Mares i Àvies per la República Catalanako ordezkariak izan dira. “Ez ukitu, ez kolpatu, ez espetxeratu gure seme-alabak”, adierazi dute. Ekitaldiari amaiera emateko, Lluís Llachek errepresioaren aurkako manifestu bat irakurrri du.
Hilabete igaro ostean, agerian geratu da gezurra. Katalunian atxilotu zituzten CDRetako kideek ez zeukaten etxean lehergairik, Espainiako Auzitegi Nazionalaren beraren arabera ere.
Tv3ek ordubeteko erreportajea osatu du preso politiko katalanen aurkako epaiaren ondorengo egunei buruz. Ekimen, istilu eta erreakzioen artean, Ibarretxe lehendakariak Askatasunaren Ibilaldian parte hartu zueneko irudiak jaso dituzte. Kataluniako independentista batek lehendakariari proposatu dio Irungo eta La Jonquerako mugak elkarlanean blokeatzea, Torra eta Ibarretxeren barre artean.
Buruzagi independentisten aurkako epaiak eragindako protesten erdian, poliziak egindako atxiloketa batek asaldura eragin zuen Tarragonan joan den astean. Kalez jantzitako poliziek atxilotu zuten, baina astearte honetan ikusi dira lehen aldiz atxiloketa nola gertatu zen erakusten duten irudiak.
Moment de la brutal detenció de la Laura Solé a #Tarragona. pic.twitter.com/Cy5LSh1rVP
— EL PUTU AMU! (@elputuamu) October 22, 2019
Bideoan ikusten den moduan, bortizkeria handiz jardun zuten poliziek eta atxilotua lurrean arrastaka eraman zuten.
Solé behin behinean espetxean sartzeko agindua eman zuen Tarragonako 1. Instrukzio Epaitegiak, fidantzarik gabe.
Esquadra Mossoek jakinarazi dute beste pertsona bat atxilotu dutela joan den astean Bartzelonan 23 urteko gazte bati egindako eraso faxistagatik.
Tercer detingut per la seva presumpta participació en l’agressió que va patir un jove per part d’un grup d’ultradreta que es va concentrar dijous de la setmana passada a la plaça Artós. La investigació continua oberta pic.twitter.com/FpJEAT7xw4
— Mossos (@mossos) October 23, 2019
Erasoaren irudiak asko zabaldu ziren joan den astean eta haietan ikusten den moduan, hamar pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten gazte kataluniarrari emandako jipoian.
Sindicat d 'Estudiants dels Països Catalans (SEPC) sindikatuak ostegun eta ostiral honetan, urriaren 25ean eta 26an, ikasleak kalera atera nahi ditu buruzagi independentisten aurkako epaiaren aurrean. "Inolako azterketak eta inolako klasek ez du balio demokraziak baino gehiago" leloa aukeratu dute. Gainera, "Gazte manifestazioa" egiteko deia zabaldu dute eta unibertsitateko ikasleek ere parte har dezakete, nahiz eta formalki deituta ez egon.
Bestalde Sindicat d'Estudiantsek (SE), institutu eta ikastetxeetan gehiengoa duenak, nahiago du ikastetxeetan batzordeak antolatzeko denbora hartu, eta datorren asteko asteazken eta ostegunetan deitu ditu lanuzteak, urriaren 30ean eta 31n. Bigarren deialdi horretan sartzen dira Kataluniako campusetako ikasleak.
“Delituak behin eta berriz” egiteko arriskua daukatela argudiatuta, protestak amaitu arte atxilotuetako asko preso mantentzearen alde agertu dira epaileak.
Jesús García kazetariak El País egunkariaren bidez jakinarazi duenez, iragan astean Katalunian jazotako istiluetan atxilotutakoen %26,9ari espetxealdi prebentiboa ezarri diote. Aske utziz gero, atxilotuek “delituak behin eta berriz” burutzeko arriskua zeukatela argudiatu dute epaileek.
194 atxilotuetatik, 104 pasa dira epailearen aurretik, eta horietatik 28 espetxeratu dituzte. Azken horiei fidantzarik gabeko espetxealdi prebentiboa ezarri diete. Gainontzeko 76ak aske utzi dituzte, baina kautelazko neurriekin; neurri horiek ezberdinak dira kasu bakoitzean: batzuei debekatu egin diete protestetan parte hartzea, protestetatik kilometro eta erdi baino gehiago aldentzera ere derrigortu dituzte beste batzuk, pasaportea kendu diete beste zenbaiti, eta hamabostero epaitegietan aurkeztu beharko denik ere bada.
Espetxeratze prebentiboei dagokienez, 28 pertsona horiek atxilotu ordez bahitu egin dituztela azpimarratu du Sistema Penalaren eta Giza Eskubideen Behatokiak:
‼️Según @el_pais, los presos de estos días no saldrán en libertad mientras haya protestas en la calle. ¿Podemos empezar a hablar de REHENES sin titubear?
— Observatori del Sistema Penal i els Drets Humans (@OSPDH1) October 21, 2019
Los encarcelados por disturbios seguirán presos mientras duren las protestas en Cataluña https://t.co/nphCIkS4HK via @el_pais
Urriaren 14ko astelehenean Espainiako Epaitegi Gorenaren sententziaren aurkako protestak hasi zirenetik 201 pertsona atxilotu ditu Poliziak. Horietariko 28 espetxera bidali dituzte epaileek. Beste 76ri kautelazko neurriak ezarri dizkiete, manifestazioetara hurbiltzeko debekua horien artean.
Errepresioa latza izaten ari da, baina baita ere irregularra prozeduretan. Atxilotuekin polizia izaten ari den jarreraz ohartarazi dute hainbat herritarrek, komunikabidek eta abokatuk. Abokatuen artean Benet Salellas nabarmentzen ari da. Salellas Jordi Cuixarten abokatua izan da Goreneko epaiketan, eta aste honetan atxilotutako lau gazterena ere.
Larunbatean Twitter bidez salatu zuen polizia etxean abokatu lanak egiteko izan zituen baldintzak: “Gaur, Gironako guardiako epaitegian, atxilotuei deklarazioa hartu diegu, aretoan kaputxadun CNPko bi kide zeudela. Ez nuen inoiz bizi izan, ezta ANera ere”.
Avui al jutjat de guàrdia de Girona hem pres declaració als detinguts amb la presència de dos membres del CNP encaputxats dins la sala. Mai abans ho havia viscut, ni a l'AN. Després la jutgessa ha enviat dos joves a presó. Sento l'estat d'excepció!
— salellas advocats (@salellasadv) October 20, 2019
Salellasek El Nacional egunkari digital katalanari adierazi dio kanpotik errefortzuan heldutako poliziak direla atxilotuez arduratzen ari direnak, eta uneoro ari direla kaputxa buruan lanean, polizia etxeetan zein epaitegietan.
Atestatu faltsuak
Are larriagoa da polizia atestatuen inguruan Salellasek salatzen duena. Berak defendatu duen Xènia gaztearen kasua jartzen du adibidetzat abokatuak. Dioenez, atxilotutako gazteak gainean zeraman jabetzen dokumentua sinatu zuen polizia etxean. Babeserako betaurrekoa batzuk agertzen dira bertan soilik. Poliziaren atestatuan aldiz, billar bolak eta burdin piezak ere agertzen dira. Gaztea espetxean sartu dute behin behinean. Salellasek dio antzeko kasu gehiago daudela.
Xènia gaztearen kasua ezaguna egin da Katalunian, atxiloketa unean eta ondoren jasan duen tratuarengatik.
La Xènia, 22, va ser detinguda el #18O. Ahir van dictar-li presó sense fiança. Dins el furgó, els policies van continuar pegant-li mentre cridaven: "¡mátala, mátala!". A comissaria va patir vexacions. Després van amenaçar una altra noia amb un cúter al coll.
— Sergi Pinkman (@sergipinkman) October 20, 2019
ALS CARRERS. Urgent. pic.twitter.com/7aTc1wQWdw
Joan den astean zigortutako bederatziek bi urte iragan dituzte espetxean eta beste zazpi dira preso irailaren 23an atxilotutako CDRko taldetik. Joan den asteko istiluetan 104 atxilotu eraman zituzten epailearen aurrera eta horietatik 28 atxilotu espetxeratu egin dituzte. Guztira 44ko taldea osatzen dute.
Diru publikoaren ustezko bidegabeko erabilpen bategatik ari dira miatzen egoitza. Polizia talde berak ANC eta Omnium plataforma subiranisten bulegoak ere arakatu ditu. El Nacional hedabideak esan duenez, ikerketa honek ez du Barne sailburu eta elkartearen presidente ohi Miquel Buchekin zerikusirik.
Araketa ugari ari dira egiten Katalunian. Generalitateko presidente ohi Carles Puigdemonten abokatu Gonzalo Boyeren etxebizitzan ere erregistroa egin du poliziak, Espainiako Auzitegi Gorenak diru zuritzeagatik akusatu ondoren, bere etxea eta Puigdemonten izenean dauden beste bi etxebizitza miatu dituzte. Ustezko diru zuritzea, narkotrafikoarekin lotu du Auzitegi Nazionalak, hain zuzen, Sito Miñanco narkotrafikatzaile galiziarrarekin. Sare sozial bidez, jende ugarik eman dio babesa abokatuari, artean Puigdemont presidenteak berak.
Lawfare a tot drap. Quan algú els guanya les partides i els deixa en evidència, embesteixen sense miraments. Ara que encarem la tercera euroordre, a en @boye_g li pretenen fer difícil el seu treball. No se'n sortiran. Tot l'afecte a la seva família i treballadors del despatx.
— Carles Puigdemont (@KRLS) October 21, 2019
Espainiako ordezkaritzan egon ondoren, Sant Pau ospitalera joan da Pedro Sanchez, bertan zauritua dagoen Espainiako polizia bisitatzera. Preso politikoen askatasuna eskatu dioten herritar ugariren artean pasatu behar izan du ospitaletik ateratzean. Bere bizkarzainetako bat subfusilarekin zihoan, beheko argazkian ikus litekeen moduan.
Pedro Sánchez surt escridassat pel personal de l’hospital Sant Pau, que li reclama la llibertat dels presos polítics. pic.twitter.com/9LuSR4CVPm
— Albert Mercadé (@albertmercade) October 21, 2019
Malgrat que @sanchezcastejon ja ha marxat de la subdelegació del govern a Barcelona, la seguda al carrer Mallorca continuahttps://t.co/VmSuqq7XlN pic.twitter.com/V270buHVLu
— VilaWeb (@VilaWeb) October 21, 2019
Gaur zortzi El Prat okupatzeko deiaren ondoren, hau da mugimenduak egiten duen bigarren deialdia. 13:00ak eta 14:00ak artean eserialdia egitera deitu du. Tarte horretan Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea Kataluniako Espainiako gobernuko ordezkari Teresa Cunillerarekin bilduko da; bitartean, Torra lehendakariarekin biltzeari uko egin dio. Jarraitzaileei ‘Spain: sit and talk’ (Espainia: eseri eta hitz egin) kartelak eramateko eskatu die.
🌊 Crida urgent, ara i avui, a la ciutadania de Barcelona!
— Tsunami Democràtic (@tsunami_dem) October 21, 2019
Mentre preparem la propera gran acció convoquem a tothom, entre les 13h i les 14h a la cantonada de Mallorca i Roger de Llúria.
Avui que el president espanyol visita Catalunya, deixem-li clar: sit and talk.
AEBetako bigarren egunkari garrantzitsuenean iritzia plazaratza lortu du Oriol Junqueras Generalitateko lehendakariorde eta 13 urteko kartzela zigorra jaso duen politikariak: "Espainiak ez du irtenbide politikorik nahi Kataluniarentzat".
"Espainiako Gobernua gatazkaren sua pizten ari da, elkarrizketaren bidez iirtenbide bat bilatzen saiatu beharrean. Badakigu denok, autodeterminazio erreferenduma saihestezina da, bakarrik behar dugu eztabaidatu noiz eta non egingo den", dio besteak beste iritzi artikuluan.
Ez dakit nola lortu duten baina demaseko gola. Inperioaren bigarren aldizkari garrantzitsuenean: https://t.co/a1XZbA3sSw
— Joseba Gabilondo (@josebagabilondo) October 20, 2019
Astelehen honetan Bartzelonara joango da Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakaria, joan den asteko istiluetan zauritutako Espainiako poliziak bisitatzera ospitalera, baina ez du bidaia baliatuko Quim Torra presidentearekin elkartzeko. Ostiraleko istilu larrien ondoren, larunbata goizean deitu zion Torrak Moncloara, baina Sanchezek ez zion hartu telefonoa hartu ere egin. Sanchezek dio, lehenik eta behin Bartzelonan izandako istiluak eta biolentzia argi eta garbi gaitzetsi behar dituela Torrak, eta ez orain arte bezala, nola-halako aldentzeak eginez. Torrak argi adierazi zuen gaitzespen hori larunbat goizean egindako agerraldi ofizialean, baina ez da nahikoa izan Sanchezentzat.
Gure Eskuk larunbatean Donostian Kataluniarekin elkartasunez egindako manifestazioaren bideoa egin du Ahotsa.infok.
“Injustizia erraldoi baten aurrean gaude, benetako justiziarekin zerikusirik ez duen, eta ereduzko izan nahi zigor baten aurrean”, adierazi dute Gure Esku plataformako bozeramaile Amalur Alvarez eta Josu Etxaburuk manifestazioa amaitzean: "Aurrekaririk gabeko kriminalizazio baten aurrean gaude, non jopuntuan jarri diren gizartearen mobilizazioak, protesta masiboak, disidentzia politikoa, desobedientzia zibila, baita autodeterminazio eskubidea eta erabakitzeko eskubidea ere. Onartezina da, eta geldiarazi egin behar da kriminalizazio hau, geldiarazi inboluzio hau”.
Madrilgo manifestazioan, Altsasu presente. "Apoyo desde Parla a los 8 de Altsasu" #TsunamiDemocratic @Altsasugurasoak @argia pic.twitter.com/5LdV9KYGNQ
— Mikel Garcia Idiakez (@mikelgi) October 19, 2019
Berlin Solidarity rally with Catalonia: stop Spanish brutality against the Catalan minority pic.twitter.com/6fnP2G1WVz
— Help Catalonia 🎗 (@CataloniaHelp2) October 19, 2019
Urquinaona plazan, Bartzelonan, mobilizazioa preso politikoen alde eta errepresioaren aurka. Atzo hemen hasi ziren istiluak. Poliziak zonaldea blindatua du. pic.twitter.com/OdcA137qgn
— ARGIAk 100 urte (@argia) October 19, 2019
Jende olatu batek hartu ditu #Donostia|ko kaleak. Ura bere bidean doa.
— Gure Esku (@Gure_Esku) October 19, 2019
Somos una ola imparable. #ErreferendumaEzDaDelitua pic.twitter.com/NK5SNBHHG8
Pankartan: Fermí Rubiralta, Fermin Muguruza, Anari Alberdi, Bel Pozueta, Jule Goikoetxea, Josu Etxaburu, Lluis Llach, Amalur Alvarez, Carlos Garaikoetxea, Gema Zabaleta, Xabier Euzkitze eta Irantzu Perello.
Dedobedientziarako deia. #ErreferendumaEzDaDelitua @argia #Tsunamidemocratic pic.twitter.com/SHnolImsGo
— Estitxu Eizagirre (@eeizagirre) October 19, 2019
Jendetza @Gure_Esku ren manifan. #ErreferendumaEzDaDelitua @argia #Tsunamidemocratic pic.twitter.com/naWmtVkAPk
— Estitxu Eizagirre (@eeizagirre) October 19, 2019
Abian da Gure Esku plataformak "Erreferenduma ez da delitua. Askatasuna" lelopean Donostian deitutako manifestazioa. Milaka lagun bildu da Kataluniarekin elkartasunez.
Bilbon Euskal Tsunamiaren izenean, hiriko sarreran dagoen Sabino Arana etorbidea moztu dute ehunka lagunek. Errepidean eseri dira eta trafiko ilarak eragin dituzte. Ertzaintza oldartu egin da.
Jendea arrastaka atera dute, beste bi pertsona eramanaz #EuskalTsunamia @argia pic.twitter.com/BGjLXGu8Pa
— Amaia Lekunberri (@amaialekunberri) October 18, 2019
Beste manifestari baten bila hurbildu dira ertzainak, eta kargatzera heldu dira @argia #EuskalTsunamia pic.twitter.com/TfwBT1lUnu
— Amaia Lekunberri (@amaialekunberri) October 18, 2019
Atxikitzera zioazen pertsona bakarrik ez, beste hainbat kolpatu dituzte ertzainek #EuskalTsunamia @argia pic.twitter.com/FxZlOYfcGb
— Amaia Lekunberri (@amaialekunberri) October 18, 2019
Hirugarren bat atxikitzera zioazela porra kolpeka hasi dira ertzainak. Nire bideoko saltoa, adibidez, ertzain baten bultzakadak eragina da #EuskalTsunamia @argia pic.twitter.com/laeO1lit9i
— Amaia Lekunberri (@amaialekunberri) October 18, 2019
Hirugarren pertsona bat darama poliziak. Darabilten indarkeria maila igoz doala dirudi @argia pic.twitter.com/02eDwuT6SN
— Amaia Lekunberri (@amaialekunberri) October 18, 2019
Bigarren manifestari bat eraman dute atxikita, identifikatzen ari dira orain @argia pic.twitter.com/hDbnNXzeSQ
— Amaia Lekunberri (@amaialekunberri) October 18, 2019
Ehunka mila pertsona bildu dira Bartzelonan Askatasunaren Ibilaldien manifestazioan, Katalunia osoan zehar ibili ondoren martxa guztiak hiriburuan bat egin ondoren. Gaurko greba orokorra deitu duten sindikatuetako buruzagiak joan dira manifestazioaren buruan eta ondoren manifestariei zuzendu zaie, Omnium eta ANCko buruzagiekin batera.TV3ko irudi hauetan ikus daiteke jendetza.
Així es veu des de l’aire la manifestació de les Marxes per la Llibertat#SentènciaProcés #VagaGeneral18Ohttps://t.co/p0inkpDWAu pic.twitter.com/7LvMOBJiDr
— 324.cat (@324cat) October 18, 2019
Manuel García Catellón Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailea hasi da ikertzen Tsunami Democratic, erakunde hau terrorismo delituarekin lotuz. Epaile honen aginduz egin ziren irailaren amaieran CDRetako hainbat pertsonen atxiloketak, hauek lehergailuekin lotuz.
Espainiako Auzitegi Gorenak emandako epaia gogor kritikatu badu ere, Ada Colauren alderdiak ez du orain arte partehartu epaiaren aurkako mobilizazioetan, mugimendu independentistarekin batera. Gaur, ordea, Askatasunaren Ibilaldietako zutabeak Bartzelonara iritsi ondoren, 17:00etan Graziako Lorategietan egingo den manifestaziora joateko dei egin dute.
Manuel García Castellon, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak ekin dio Tsunami Demoratic-en aurkako ikerketa, bere aburuz erakunteak terrorismo delituak egin dituelako. Erakundearen webgunea ixtea ere agindu du, nahiz eta hori egin eta berehala ireki duten berriz beste zerbitzari batetik. Irailaren amaieran epaile honek CDRetako talde bat atxilotu zuen lehergailuak izatea egotzita.
Espainiako Auzitegi Nazionalaren izenean itxi du webgunea Guardia Zibilak, baina Tsunamiak berehala iragarri du webguneak irekita jarraitzen duela Espainiako Estatutik kanpoko zerbitzari bat baliatuta. Bertan ematen du aukera bere aplikazioa jaisteko eta taldearekin konektatua egoteko. Dagoeneko 15.000 pertsonak jaitsi dute aplikazioa eta Telegrameko kanalean 280.000k jarraitzen dute. Astelehenean El Prat aireportuaren blokeoa gidatu ondoren, hurrengo deiari adi egoteko esan du.
Espainiako Polizia oldartu egin zaio Bartzelonako Via Laietanan arratsaldean manifestazioa egiten ari ziren ikasleei. Hauetako talde bat denda batean babestu da eta poliziak barrura sartu dira. Gazte bat bederen kolpeka atera dute eta tratu txar eta umiliagarriak eman dizkioeta jadanik kontrolpean zutenean, ondoko bideoan ikus litekeen moduan. Ondoren atxilo eraman dute.
Cargas 15:14 via laietana #VagaGeneral180 pic.twitter.com/HF1naxRyJh
— juan carlos mohr (@juancarlosmohr) October 18, 2019
Katalunian egunotako mobilizazioetan inor ondoezean edo zaurituta gertatuz gero, jendeak badaki nori deitu: Sanitaris per la Republicako boluntarioei ( @SanitarisxRep ).
@PicnicxRep professionals sanitaris. Gràcies! pic.twitter.com/MhfOrWm5nB
— Aspis 🎗️ (@unquartdenou) October 18, 2019
www.tsunamidemocratic.cat weba klikatuz gero honako oharra irakur daiteke: "Esta URL ha sido bloqueada por disposición de la Autoridad Judicial". Duela bi urte erreferendumaren egunean gertatu bezala, antolatzaileek erremediozko alternatibak prest zeuzkaten.
Anonymous Cataloniak ezagutarazi ditu batzuk, 15:52etan martxan zeudenak: democratictsunami.eu
http://s3rrallonga.github.io
https://tsunamidddd.000webhostapp.com/
tsunamidemocratic.cat
app.tsunamidemocratic.cat
tsdem.org
api.tsdem.org
app.tsdem.org
tsunamidemocratic.net
tsunamidemocratic.com
app.tsunamidemocratic.com
Gaur, ostirala, greba orokorra egiten ari dira Katalunia osoan Gorenaren sententziaren aurka. Goizetik hasita Bartzelonako kaleak hartu dituzten piketeetara batu diren hainbat lagunen adierazpenak bildu ditugu bideo honetan.
Kataluniako epaiaren aurka Bilbon ostegunean protestan ari ziren gazte batzuk borraz egurtu zituen ertzain batek. Ser kateak, Ertzaintzaren iturriak aipatuta, aurreratu duenez, Ertzaintzak ez dio zigorrik ezarriko, "praxi ezegokiagatik" ohartaraziko du agentea.
🚨 La policia del PNV ataca a los jóvenes que protestaban de forma pacífica.
— Mikel Ruiz Oar-Arteta (@Mikel_Gorri) October 17, 2019
🤬 Atentos al psicópata del medio#EzDuguOnartzen pic.twitter.com/2P37I70yMi
Bartzelonan, Gran Via eta Gracia pasealekua batzen diren lekuan jarri dute hitzordua 18:00etan.
📸 Donostiako elkarretaratzea Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaia salatzeko. #Katalunia #GureanGaur pic.twitter.com/sZXMoEOdSv
— Hamaika Telebista (@HamaikaTb) October 18, 2019
📸 Iruñeko udal plazako elkarretaratzea, euskal gehiengo sindikalak deituta. #Katalunia pic.twitter.com/KWeNCoyShM
— Hamaika Telebista (@HamaikaTb) October 18, 2019
#Katalunia.ko Procésaren kontra epaia salatzeko eta preso politikoak aske utz ditzaten eskatzeko elkarretaratzea egiten ari da #Hernaniko udaletxearen aurrean#Llibertatpresospolitics #ErreferendumaEzDaDelitua pic.twitter.com/gCVmsWSpUq
— Hernaniko Udala (@hernanikoudala) October 18, 2019
🔴 #EzDuguOnartzen 📍Bilbo
— Ernai #EzDuguOnartzen (@ernaigazte) October 18, 2019
Ernaiko 50 kideren ekimena La Caixaren eraikinaren aurrean.#AltsasukoakASKE#TsunamiDemocràtic pic.twitter.com/KRyqjYSWes
#EzDuguOnartzen pic.twitter.com/ksDvtUj6uM
— Ernai #EzDuguOnartzen (@ernaigazte) October 18, 2019
(Argazkia: Anonymous Catalonia)
Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]
Zortzi hilabeteko erbestealdiaren ondoren, etxera eta Directa-ko erredakziora itzuli da Rodríguez (Gramanet del Besós, Bartzelona, 1974). Inork ezer espero gabe, uztailaren 8an, arratsalde bakarrean, erabat irauli zen bere eta beste hamaika inputaturen aurkako... [+]
Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Carles Puigdemont eta Marta Rovira kasutik... [+]
Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]
Espainiako Gobernuak onartu berri duen Amnistia Legeak ez ditu zigortutako katalan guztiak bakean utziko. Batzuek erbestean segitzen dute, eta segituko dute, ea noiz arte. Baina beste batzuk berriki joan dira, ustez “gatazka” amaitzear zegoenean, alderdiak Amnistia... [+]
Espainiako Diputatuen Kongresuak esperotako Amnistia Legea onartu baino egun gutxi lehenago, Amnistia Legearen aplikaziotik kanpo geratuko diren Tsunami Democratic auziko bi inputatu elkarrizketatu ditu ARGIAk Suitzan, Genevan, erbestean baitaude.
Aurrerapena da ondorengo... [+]
Ezusterik gabe eta gehiengo osoz onartu dute Espainiako Kongresuan Amnistiaren Legea, txalo artean. Eztabaida laburra izan da, baina tirabiratsua, eta irainak ere entzun dira. 177 aldeko boto jaso ditu legeak eta 172 kontra.
Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.
La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.
Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]
Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.