argia.eus
INPRIMATU
123 kaleratze izanen dira Landabengo TRW lantokian
  • Iruñeko planta mantentzearen truke zuzendaritzak azken proposamenean kaleratze horiek jasotzen zituen eta langileek onartu egin dute.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2016ko otsailaren 24a

Aldeko 327 boto jaso ditu zuzendaritzaren proposamenak, kontrako 223 eta hamar txuri. 123 kaleratze izanen dira Landabengo TRWn. Lantokiaren beraren etorkizuna mantentzeko "ezinbestekoak" dira kaleratze horiek multinazionalaren aburuz. Kaleratzeei eutsi die enpresak baina lan baldintzetan ere aldaketak txertatzea proposatu du. Hasieran proposatutako 250 kaleratzeen ordez, erdiak izanen dira. Lan egindako urte bakoitzeko 38 eguneko kalte-ordaina izanen dute, eta gehienez 24 hileroko ordaina.Fabrikan gelditzen diren langileen baldintzak gogortuko dituela iragarri du ZF TRWk: lehenengo urteetan urteko 24 ordu gehiago egin beharko dute lan, eta azken urtean 40 ordu handituko da lanaldia. Soldata ere izoztuko diete. 2013an sinatutako hitzarmen kolektiboan ere antzeko neurriak hartu ziren; soldatak jaitsi eta lanaldiak luzatu.

Urtarrilaren 12an hasi zen Iruñeko ZF-TRWko kaleratzeen mehatxua. 250 kaleratzeko erregulazio dosierra aurkeztu zuen gara hartan enpresak. Langileek, lan hitzarmena negoziatzen hasi aurretik, espedientea kentzeko exijitu zioten enpresari.

Oharra: Albiste hau Euskalerria Irratiaren webgunetik ekarria da Creative Commons lizentzia libreei esker.