Bangladesh hegoaldeko Cox's Bazar hiriko errefuxiatu kanpalekuan gertatu da sutea. Kanpalekua oso zaurgarria da, eta 2.000 etxola suntsituak izan dira, baita beste 90 instalazio ere. Nazio Batuen arabera ez da zauritu edo hildakorik egon.
Suteak ohikoak dira Rohingeko errefuxiatu kanpamentuetan, Bangladeshen. Azkena igandean gertatu da Cox's Bazaren, herrialdearen hegoaldean. Milaka aterpetxe prekario eta beste instalazio batzuk suntsituak izan dira, eta inguruan ke beltzeko hodei trinkoak sortu dira.
Myanmarko agintarien jazarpena dela eta herrialdetik ihes egin behar izan duten milioika rohingya errefuxiatu bizi dira bertan. Kanpalekua oso zaurgarria da, instalazioen urritasunagatik, masifikazioagatik eta eremua estaltzen duten egurrezko, banbuzko eta plastikozko txabola hauskorrengatik.
Sutearen eraginez 2.000 etxola erre dira, eta 12.000 rohingyak "berriz ere dena galdu" dutela azaldu NBEren Errefuxiatuentzako Agentziak (ACNUR). Era berean, 90 instalazio, erietxe eta eskola suntsituak izan dira. Zenbaketa horretan, gutxienez 35 meskita eta 21 ikastegi galdu dira. Momentuz ez da zauritu eta hildakoen berri eman.
Impact of the massive fire in the camps in Bangladesh on 5 March: 2,000 shelters damaged or destroyed 12,000 Rohingya refugees who lost everything again 90 facilities including hospitals and learning centres burnt down pic.twitter.com/qdoeS3zqfm
— UNHCR in Bangladesh (@UNHCR_BGD) March 5, 2023
Ez da lehen sutea
Suteak ohikoak dira Rohingeko errefuxiatu-eremuetan. Otsailean, Bangladesheko Defentsa Ministerioak 2021eko urtarriletik 2022ko abendura mota horretako 222 gertakari izan zirela jakinarazi zuen, eta ikerketaren arabera horietako 60 nahita piztuak izan ziren.
Ezbehar larriena 2021eko martxoan gertatu zen: 15 pertsona hil ziren eta 50.000 lekuz aldatu zituzten, NBE agentziak egindako zenbaketaren arabera.