argia.eus
INPRIMATU
1.200 enpresa eta 170 greba batzorde baino gehiagok egin dute bat U30arekin
  • Urtarrilaren 30eko greba orokorrari begira, herrietan dagoeneko 170 greba batzorde sortu direla –beste greba deialdietan baino gehiago– eta arlo ugaritako 1.200 enpresa baino gehiago atxikitu direla azaldu du LAB sindikatuak.

ARGIA @argia 2020ko urtarrilaren 21

Mercedes Benz, CAF, Ausolan, Bankoa, Metro Bilbao, Dia, Osasunbidea, Arcelor Mittal, Hezkuntza Publikoko Irakasleak, Ikastoletako Komiteak… eta beste makina bat erakunde dira grebara batu direnak (hemen batzuk). Greba anitza eta parte-hartze handikoa izango dela aurreikusten du LABek.

“Kolektibotasunean sinesten dugu. Langile klasearen batasuna berrosatzen ari da eta gero eta gehiago gara borrokaren balioan sinesten dugunak”, adierazi du sindikatuko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk.

Greba indargabetzeko saiakerak

Aldi berean, patronaletatik eta hainbat alderdi politiko eta sindikatuetatik greba indarkatzeko saiakeretan ari direla salatu du idazkari nagusiak, “kapitalaren interesak defendatzen dituztenen aldetik”. Urduri dauden seinale, gaineratu du.

Pentsionistek, manifestazioak eta eltze jotzeak

Bestalde, Hego Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak ere agerraldia egin du, Donostian, Gasteizen, Iruñean eta Bilbon eguerdiko 12:00etan egingo diren manifestazioetara deituz. Pentsionistek manifestazioen buruak hartuko dituztela espero da.

Horrez gain, urtarrilaren 30 arratsaldean ere manifestazioak egingo dituzte herrietan, eta bezperan, gaudeko 21:00etatik 21:15era, eltze jotze zaratatsuak antolatu dituzte.