argia.eus
INPRIMATU
Hamabi adingaberi 45 sexu delitu egitea egotzia atxilotu dute gizonezko bat Bilbon
  • Webguneak erabiltzen zituen emakume gazteekin harremanak lortzeko eta ondoren, telefono zenbakia eskatzen zien. 

Jone Markuleta @JMarkuleta 2020ko abenduaren 17a

Guardia Zibilak 22 urteko gizon bat atxilotu du Bilbon, 13 eta 15 urte bitarteko hamabi adingabeei 45 sexu delitu egitea egotzita. Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako, Nafarroako, Balearretako, Sevillako, Tarragonako, Zaragozako eta Bartzelonako emakumeei egin die eraso. Atxilotuak adingabeei zuzendutako web atariak erabiltzen zituen biktimekin harremanetan jartzeko, eta ondoren mehatxu egiten zituen eduki sexuala zuen materiala lortzeko. 

Horretarako, telefono mugikorra eskatzen zien, elkarrizketarekin jarraitzeko. Biluzik zeuden haien argazkiak eskatzen zizkien, eta argazkiak lagunei bidaliko zizkiela mehatxu eginez, abusuak egiten jarraitzen zuen gizonezkoak.

Atxiloketa "Archain" izeneko operazioaren baitan egin dute. Atxilotua Bizkaiko hiriburukoa da, eta korrupzioa, sexu erasoak eta pornografiaren zabalkundea egitea leporatu diote.