Gutxienez hamabi pertsona atxilotu dituzte ostegun gauean Pariseko hainbat puntutan, joan den astean Charlie Hebdo aldizkariaren aurkako erasoarekin zerikusia izan dezaketelakoan.
France Infok jakinarazi duenez, atxiloketak Frantziako hiriburuaren kanpoaldean egin ditu RAIDek, poliziaren operazio berezietarako taldeak.