argia.eus
INPRIMATU
11 urteko neskari galtza motzak erantziarazi eta luzeak jarri dizkiote eskolan
  • Azalpenik eman gabe, eta zeramatzan galtza motzak janzkera egokia ez zirela iritzita, bakero luzeak jantziarazi dizkiote 11 urteko neskari ikastetxeko arduradunek (ikusi argazkian). Clermont Ferrand hirian gertatu da (Okzitania), eta berehala deitu du ikastetxera ikaslearen amak.

Mikel Garcia Idiakez @mikelgi 2018ko irailaren 05

Alabak, etxera iritsi denean, amari esan dio probokatzaileak zirelako kendu dizkiotela galtzak. Hori ondorioztatu du neskak berak, nahiz eta amak ikastetxera deitu duenean bestelako arrazoia eman dioten: ikasleak janzkera egokia izatera ohitu behar direla, unibertsitatera eta lan mundura egokitzen joan daitezen.

 “20 urte baino gehiago daramatzat lan munduan eta beti jantzi ditut gona motzak; inoiz ez dut arazorik izan. 11 urteko haurrentzat lan munduaren argudioa erabiltzea latza iruditzen zait eta apur bat gu tenteltzat hartzea, inposatu nahi den sexismoa ez dutelako aipatu nahi –salatu du amak haserre–. Utzi umeei euren haurtzaroa lasai bizitzen, galtza motz eta bermudekin”.