Aaiun okupatuko epaitegi marokoar batek Aniss Omari 11 urteko mutikoa epaituko du Sahararen aldeko aktibismoa leporatuta, SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko banderak marraztu eta zabaltzeagatik, El Confidencial Saharaui agerkariak jakinarazi duenez.
Poliziak atxilotu eta adopziozko familiagandik banandu zutenetik, leku ezezagun batean egin du lo mutikoak, aipatu iturriaren arabera.
"Lurralde okupatuetan bizi diren sahararren egoera kezkagarria da", dio agerkariak: "Espainiak hornitu eta entrenatzen dituen indar polizial marokoarren etengabeko errepresioa sufritzen dute. Bahiketak, kolpeak, bortxaketak eta umiliazioak jasaten ditu bere lur eta eskubideak kalean aldarrikatzen dituen edozein sahararrek".
Marokok 11 urteko haur saharar bat epaituko du gaur. Zergatik? Saharako bandera marrazteagatik. Aniss Omari du izena. Hori da bere delitua.
— kristina berasain (@kristinakarekin) 2017(e)ko urtarrilak 19