Aurrezki kutxa izateari utzi eta banku fundazio bihurtu da Kutxa. Batzar orokorra desagertuta, 11 kideko patronatuak zuzenduko du erakundea.
BBK eta Vitaleko patronatuak hamabosna lagunek osatuko dituzte. Kutxakoak gutxienez bederatzi kide izan ditzake, eta gehienez hamabost, Bilduk, Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Diputazioak ez dituzte hautatu euren ordezkariak; azkenean, 11 kiderekin jarriko da martxan. Organigrama aldaketa grafiko honen bidez azaldu du Jon Fernandez Berriako kazetariak.
Pribatizazioaren aurkako akanpada
Kutxabank “publiko eta soziala” aldarrikatzeko mobilizazioak deitu zituzten hainbat eragilek pasa den ostiralean Donostian, Kutxaren batzar orokorrarekin bat eginez. Batzarra 16:30ean hasi zen, eta aurretik kanpaldia egin zuten hainbat eragilek: etxegabetzeen kontrako mugimenduak, gazte asanbladak, auzo elkarteak, erretiratuak edo IRPHak kaltetutakoak zeuden mobilizatzera deituta, besteak beste.
Protestok zuzenean jarraitu zituzten Axier Lopez eta Lander Arbelaitz ARGIAko kazetariak. Besteak beste, Sortuko kide Joseba Permachen hitzak jaso zituzten. "Jadanik hasi behar dugu Kutxabanken alternatiba eraikitzen", dio erakundearen pribatizazio prozesuaz kexu den Permachek.
Kutxabank, kaudimen mailarik altuena duen Espainiako Estatuko erakundea, EBZren arabera
Europako Banku Zentralak egindako ebaluazioaren arabera, Euskal Herrian egoitza duten Kutxabankek eta BBVAk bideragarritasun azterketa gainditu dute. Emaitzek erakusten dutenez, Kutxabank da Espainiako Estatuan azterketa egin zaien 15 finantza erakundeetan bidegarriena.
Informazio gehiago:
Kutxabanken pribatizazioaren aurkako kanpaldia, ARGIAren bideoan:
Kanpaldiaren irudiak bildu dituen Kutxabank: lapurreta baten kronika bideoa, EH Bilduk sareratua: