EH11 Kolorek Donostian Aniztasunaren eguna ospatuko du larunbatean. 17:30ean Alderdi Ederretik danbor martxa abiatuko da 11kolore Festen Burubeltz maskotarekin eta Donostiako Piraten konpartsarekin batera.
Jai nagusia arratsaldez izango bada ere, egun osoko festa izango da Bai Aniztasunari! Gora Aniztasuna! jaia. Hamaika tabernak hainbat herrialdetako gastronomian oinarritutako pintxoak prestatu dituzte eta egun osoan dastatu ahal izango dira.
11:30etik 13:30era Bulebarrean, Porrotx pailazoarekin maskarak eta danborrak egiteko tailerra egongo da.
Ekitaldi nagusia 17:30ean hasiko da. Donostiako erdialdeko kaleetan Atanbora joko da, alegia, partaideek danborrak eraman eta joko dituzte.
Euskal Herria 11 Kolore, gizartean bizi dugun jatorri aniztasunaren inguruan, hausnartu eta eztabaida sustatzeko asmoarekin jaiotako herri ekimena da. Aniztasun horrek euskal kulturari eta euskal gizarteari ekarriko dion aberastasuna du abiapuntu.
Informazio gehiago:
EH11Koloreri buruzko bideoa ARGIAn.
Ekimena aurkezteko erabili duten bideoa.
Larunbaterako prestatu duten abestia.