argia.eus
INPRIMATU
1.080 eurokoa izango da Espainiako gutxieneko soldata, sindikatuek eskatu baino 20 euro baxuagokoa
  • CCOO eta UGTrekin erdietsi du akordioa Espainiako Gobernuak: 2022an 1.000 eurotik izatetik, lanbide arteko gutxieneko soldata 1.080 eurora igoko da 2023an hamalau ordainsaritan.

ARGIA @argia 2023ko urtarrilaren 31

CEOE patronala gonbidatu duten arren, ez da bilerara agertu "pentsamoldean urrun" dagoelako Espainiako lanbide arteko gutxieneko soldata igotzearekin, eta urtarrilaren azken egunean, haiek gabe, CCOO eta UGTrekin batzartu da Yolanda Díaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordea eta Lan ministroa.

Oinarritzat hartu dute Espainiako Gobernuak kontratatutako aditu batzuek osatutako txostena. Haien arabera, "jasangarria eta bideragarria" litzateke %4,6 eta %8,2 arteko igoera planteatzea, nahiz eta sindikatuen artean gehiengoak 100 euro igotzea eskatu, 1.000 eurotik 1.100 eurora. Azkenean, Pedro Sánchez presidenteak Senatuan iragarri duenez, 1.080 euroan sinatu dute akordioa Díazek, CCOOk eta UGTk.