argia.eus
INPRIMATU
101 lagunen babesa jaso du sakabanaketaren aurkako mobilizazioak
  • 101 pertsonak bat egin dute Bilbon urtarrilaren 10ean Now! Euskal Herrira lelopean sakabanaketaren aurka egingo den manifestazioarekin.

Malen Aldalur Azpillaga @malenaldalur 2014ko abenduaren 24a
Sareko kideak asteartean Bilbon egindako agerraldian. (Argazkia: www.nowbilbora.org)

Arlo eta sektore ugaritako lagunek eman dute atxikimendua. Denek egin dute bat oinarrizko mezuarekin: "Ezinbestekoa eta urgentea da euskal presoen sakabanaketa amaitzea".

Horretarako herritarrak dira garrantzitsuena Sare plataformarentzat: "Munduak ikus dezan sakabanaketari amaiera ematea ez dela eztabaida ideologiko kontua, ezta sigla politiko kontua ere".

Asteartean egin dute agerraldia Bilbon eta bertan izan dira, besteak beste, kirolariak, politikariak, sindikalistak, kantariak eta kazetariak.

Atxikimendua eman dutenen zerrenda nowbilbora.org atarian dago ikusgai.

Ekitaldiaren bideoa: