Amiens hirian (Picardie, Frantziako Estatua) poliziek oraindik preso dauzkate hiru nekazari sindikalista, tartean Conféderation Paysanneko eleduna, bertan 1.000 esne-behi eta 800 zekor gehiago aterpetu behar dituen ukuilu erraldoia okupatzeagatik. Laborantza industriala hartzen ari den bidearen kontrako protestak oihartzun handia lortu du.
Conféderation Paysanne sindikatuko 50 laborari militantek burutu dute okupazioa Drucat herrian, tartean zeukatelarik sindikatuko -Euskal Herriko Laborarien Batasuna ELB horren kide da- eta behiak jezteko plantan sarturik, esnea biltzeko makinen atal batzuk desmuntatu dituzte. Twitterrez ikus daiteke gertakizunen kronologia '#1000vaches' (mila behi) ipinita. Ekintza horren ostean, Conf'eko bozeramaile Laurent Pinatel militante talde batekin batera Parisko La Villettera joan da bertan ari baita burutzen "Printemps Bio" feria (Udaberri ekologikoa, euskaraz) eta lortu du atarian laburki elkarrizketatzea Stéphan Le Foll nekazaritza ministroarekin, bien eztabaida biltzen duen bideo honetan ikus daitekeenez.
Solasak bukaturik, sindikalistak abiatu dira berriro trenez Amiens aldera eta bidean poliziek atxilotu dute Pinatel sindikalista, argazkiak erakusten dutenez gogor zanpaturik lurrean. Politis astekariari Conf'eko idazkari nagusia -ARGIAko aspaldiko kolaboratzailez gain- den Mikel Hiribarren lapurtarrak kontatu dionez, Amienseko geltokian zain zeukaten dozena bat jendarme. «Gure telefonoak kontrolatuta dauzkatela uste dugu. Oso oldarkor erasotu gaituzte, harritzeko moduan». Pinatel atxilo eraman dute eta lerrook idazteko unean -11:15- hala daukate beste lau laborarirekin. «Dudarik gabe beldurtu eta desestabilizatu egin nahi gaituzte. Haluzinantea da zer nolako baliabideak darabiltzaten».
Michel Ramery industrialak Picardien eraiki duen 1.000 behiko ukuilu erraldoiak protestak eragin ditu aspalditik, manifestazio, bilkura "La vache en colère" (Behia haserre dago) bezalako bideo eta abarrez. Kutsadura eta lege urraketak salatzen dituzten inguruko herritar eta udal agintariez gain, Conféderatin Paysannek ordezkatzen ditun baserritar txikientzako ukuilu hori da nekazaritzaren heriotzarako urrats berria. Behi horiek urrundik ekarritako elikagaiez bazkatzen dira, ez dute egun argirik ikusten, eta esneaz gain simaurra ekoizteko fabrikako piezak dira: simaurrarekin metanoa egiten dute industrialek eta metanoarekin sortutako elektrizitateak energia berriztagarrien primak jasotzen ditu diru publikotik. Horregatik marraztu dute behitegiaren kontrako kanpainako logoan behia errauskailu bihurturik.
Euskal Herrian badago dagoenekoz martxan Amiensekoa baino mega-ukuilu handiagoa: GEA Farm Technologiesek harro erakusten du Caparroson 1.800 behi dauzkan eta 4.000taraino eduki ditzakeen granja erraldoia.
Urriaren 17tik 19ra Burujabetzak izeneko jardunaldiak antolatu dituzte Oiartzun Burujabek eta Udalbiltzak. Tokiko esperientzia eraldatzaileak ezagutzeaz gain, Gironako alkate Lluc Salellasek eta CUPeko parlamentari-ohi Mireia Vehík ere parte hartuko dute hitzaldi banatan.
Lerro hauek idazterako, gazta egiteari utzi diogu eta antzutze prozesu betean gaude. Horrek esan nahi du jetzaldiak gero eta sakabanatuagoak direla denboran, ardiei esnea desagertu arte. Batzuen kasuan, egun gutxitan bukatuko da prozesua, eta gutxi batzuei gehiago kostako zaie.
Bilboko Euskalduna jauregian egindako urteroko kongresuan Mondragoneko lehendakariaren errelebo aldaketa irudikatu dute, orain arte taldeko buru izandako Iñigo Ucinek eta hemendik aurrera kargu hori hartuko duen Pello Rodriguezek. Horrez gain, hurrengo urteetarako bide... [+]
Europako Parlamenturako hauteskundeen biharamunean idazten ditut lerro hauek, garai ilunak, Internazional Erreakzionarioaren garaipena europar legebiltzarrerako hauteskundeetan. Lehenagotik ere bazetorren bolada, eta bizi dugun fase kontserbadorearen berrespena da, baina... [+]
Kale Nagusiko 54. zenbakian dagoen XVIII. mendeko eraikina eskuratu dute, egun Katakraken liburu-denda dagoen ondoan. “Eraikin honetan ez da egongo hostelik, ez luxuzko hotelik, ezta inguruko auzokideek ordaindu ezingo luketen etxebizitzarik ere, hemen hiri-lurra eraikiko... [+]
Ordiziako Orkli kooperatibak 50.000 euroko funtsa jarriko du "komunitatetik sortutako ekimenak" laguntzeko. Orklidea izena jarri diote programari eta Euskal Herri osoko proiektuak aurkeztu daitezke.
Ekonomia Sozial Eraldatzailearen Sareak, Olatukoopek, hamar urte bete ditu, eta larunbatean festa egin dute Donostian, sareko kide eta partaideen artean. Ekonomia eta kooperatibismoa beste ikuspegi batez landu litezkeela aldarrikatu (eta frogatu) dute: herrigintzatik, herritar... [+]
80 bat lagun batu dira Iruñeko Katakraken aretoan, ekonomia sozial eraldatzailearen erreferentzia bihurturiko Olatukoop sarearen hamar urteak ospatzeko. Ekonomia eta lurraldeak eraldatzeko proposamenak zehatz-mehatz aurkezteko ekimena izan da.
Mondragon taldeko banaketa kooperatiba baikor azaldu da 2023an izandako etekinekin; inflazioak eta kostuen gorakadak jotako testuinguru batean "sendotasunez" erantzun duela azaldu du. Espainiako Estatuan hedatzen jarraitzeko ahalmena eman dio horrek eta 74 supermerkatu... [+]
Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.
Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]
Gizartea eraldatzeko helburuz jaio zen Ekonomia Sozial Eraldatzailearen mugimendua Euskal Herrian duela hamar urte, Olatukoop sarean bilduta. Denbora honetan ez da gutxi egindakoa: hamaika kooperatiba eta ekimen jarri dituzte martxan, eta sarea zabaldu egin da. Baina erronkak... [+]
Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]
Euskal Monetak garapen handia ezagutu du azken urteotan Ipar Euskal Herrian. Europako tokiko moneta indartsuena bilakatu da. Sortu zenetik, Hego Euskal Herrira hedatzeko asmoa integratu zen proiektuan. Mugaz gaindiko tokiko moneta osagarri baten sortzea lantzen hasia da Euskal... [+]