argia.eus
INPRIMATU
Gure Esku Dagok 100.000 lagun lortu ditu eta gainontzekoei giza katera joateko dei egin die
  • Gure Esku Dagok giza katean izena eman duten pertsonen azken datuak eman ditu Donostian egindako agerraldian: 100.000 lagun baino gehiago dira jadanik, baina zaila zaie kontaketa zehatza egitea.

ARGIA @argia 2014ko ekainaren 06a
Azken egunetan "milaka eta milaka" lagunek eman dute izena eta antolatzaileek "gain hartu" die egoerak (arg.: Amurrio)

Herrietako informazio puntuetan baino ezin dira erosi metroak eta ekainaren 8an giza katean bertan ere aukera izango da, baina ez da derrigorrezkoa izango. Angel Oiarbide Gure Esku Dagoren bozeramaileak izena eman ez duten herritar guztiei eskatu die parte hartzeko eta jaialdiak antolatu diren herrietara joateko.

Bestalde, antolatzaileek jakinarazi dutenez, katea Iruñean ez da Sarasate pasealekuan amaituko, Antoniutti parkean baizik; amaierako ekitaldia ere hortxe egingo dute 14:00etan.

Informazio gehiago

Giza katearen inguruko informazio osoa ARGIAko Gure Esku Dago kanalean aurki daiteke.