argia.eus
INPRIMATU
100.000 hildakoen langa pasa dute AEBek
  • 100.047 hildako zenbatu dituzte asteazkenean AEBek. Munduan hildako gehien dituen herrialdea bilakatu da, alde handiarekin; Erresuma Batuak (37.542), Italiak (33.072) eta Frantziako Estatuak (28.599) jarraitzen diote atzetik. Kutsatu kopuruari dagokionez ere munduko lehena da, ia 1,7 milioi kasurekin.

Maria Ortega Zubiate @ortegazubiate 2020ko maiatzaren 28a
Gizon bat maskara jantzita Nue Yorken. Argazkia: TyN Magazine.

Ekainaren 1erako aurreikusi zituzten 100.000 heriotzak, baina maiatzaren 27rako gainditu dute zifra hori. Koronabirusaren munduko epizentro berria da, New York izanik fokua. Estatu horretan 29.302 lagunek galdu dute bizia, eta 363.836 kutsatu dira. New Jerseyk (11.339 hildako eta 156.628 kutsatu), Massachusettsek (6.473 hildako eta 93.693 kutsatu) eta Michiganek (5.334 hildako eta 55.611 kutsatu) jarraitzen diote.

Pandemiaren hasieran, Etxe Zuriak 100.000 eta 240.000 artean aurreikusi zituen biktimak, eta aurreikuspen baxuena pasatu du dagoeneko. Osasun Ebaluazio eta Metriken Institutuak (IHME) abuztuaren hasieretarako 131.000 hildako egongo direla aurreikusi du.