Ipar Euskal Herrian euri gutxi egin duela eta idorte egoeran daudela argudiatuz, krisi bilera deitu du Euskal Elkargoak. 100.000 botila ur eskatuak ditu, behar izanez gero edateko ura segurtatzeko herritarrei.
Errobi ibaiaren iturburua maila onargarrira itzuli dela, baina Urdazuri ibaiaren egoera oso konplikatua dela diote Euskal Elkargotik eta ibai hori Donibane Lohizune baino ez du orain hornitzen. Ziburu Urruñako Xoldokogaineko urtegiak elikatzen du eta Azkaine, Errobi ibaiak. Hala azaldu dute Kazeta-n.
Egoera kezkagarria dela iritzita, krisi bilera deitu dute irailaren 27rako. Behar bezala tratatzeko nahikoa urik ez badago, aipatu moduan Elkargoak edateko ur botilak jarriko ditu herritarren eskura.