argia.eus
INPRIMATU
Omicron aldaeraren aurkikuntza
10.000 milioi dolar irabazi zituzten astebetean Pfizer eta Moderna-ren zortzi inbertsore nagusiek
  • COVID-19 gaitzaren Omicron aldaera berria deskubritu zuten astean, Pfizer eta Moderna enpresetako zortzi inbertsore nagusiek 10.000 milioi dolar irabazi zituzten astebetean beren akzioen balioa izugarri hazi ostean.

ARGIA @argia 2021eko abenduaren 13a

"Diru gehien irabazten ari diren enpresek ez dute ezer egiten teknologia partekatzeko", dio Big Pharmaren negozioen jarraipena egiten ari den Global Justice Now UK elkarteko zuzendari Nick Deardenek, Democracy Now hedabideak jaso duenez.

"Lehentasuna munduko pertsonarik aberatsenetako batzuentzat diru kopuru izugarriak sortzea da", adierazi du.