Amenabar izango da eraikin berria egingo duen eraikuntza enpresa, eta, dirudienez, azaroan hasiko dira obrak.
Aste honetan, Donostiako Udalak obra handiko lizentzia eman dio Basque Culinary Centerri (BCC) Manteoko GOe eraikinaren proiekturako. Hala ere, herritar ugarik proiektuaren kontra jarraitzen dute, eta gelditzeko eskatuz, ehunka lagunek manifestazioa egin dute. SOS Manteos eta Uliako auzo elkarteaz gain, hainbat dira proiektuaren kontra dauden erakundeak. Oposizioko hiru alderdiak ere kontra agertu dira.
Ingurumen irizpideez gain, proiektua arbuiatzen dutenek haren finantzaketa ere kritikatu dute –18 milioi Eusko Jaurlaritzarenak eta 6 Foru Aldundiarenak, guztira 24 milioi euro daude aurreikusita–. Hain zuzen ere, atzo hainbat hedabidek jaso zutenez, Amenabar izango da eraikin berria egingo duen eraikuntza enpresa, eta, bere garaian esandakoa mantentzen bada, azaroan hasiko direla obrak.