argia.eus
INPRIMATU
“100 metro karratu” komediaren estreinaldia Donostian
  • Txalo konpainiaren 100 metro karratu antzezlana ostegunetik igandera bitartean izango da ikusgai Donostiako Antzoki Zaharrean, 20:00etan.

ARGIA @argia 2014ko abuztuaren 14a

Begoña Bilbaok zuzendu duen komediako aktoreak Iñake Irastorza, Ana Elordi eta Ramon Agirre dira. Obra hori datorren urtean emango den Donostiako Antzerki Sarirako hautagaien artean dago.

Sinopsia

Sara pisu bila dabil eta azkenean gustokoa lortuko du prezio eta leku onean, baina badu zerbait gaizki datorkiona, bertako jabeak bertan bizi beharko du bere azken egunerarte. Etxearen jabeak 65 urte ditu eta bihotza oso ahuldua dauka, zigarroak etengabe erretzen ditu eta momenturo, gelditu gabe edaten du. Beraz panorama hau ikusita, Sarak pisua erostea erabakitzen du eta andrearen azken eguna noiz iritsiko zain geldituko da. Egun hori ez da iristen… eta egoera larritzen joango da. Emozioz eta adiskidetasunaz betetako eszena dibertigarriak ikusiko ditugu komedia eder honetan.

Sarrerak

Sarrerak Donostia Kulturaren webgunean eskura daitezke, 15-20 eurotan.