Bi urtean behin egiten den Nazioarteko Defentsa eta Segurtasun Hornikuntzen feriaren (DSEI) kontrako protesta astean 100 lagunetik gora atxilotu ditu Londresko poliziak. Armak bertara iristeko errepideak blokeatu nahi izan dituzten ekintzaile baketsuak izan dira atxilotuak.
Irailaren 4tik 11ra izan da protesta astea eta egun bakoitzean aldarrikapen baten arabera egin dira mobilizazioak. Israeli armak saltzearen kontrako egunarekin hasi zen, nahiz eta Turkia eta Saudi Arabiaren kontra ere aritu ziren manifestariak. Arma nuklearren kontrako eguna eta pertsonen mugimendu askatasunaren aldekoa izan dira ere.
DSEIren kontra Arma Feriaren Artea erakusketa antolatu dute ere. Banksy graffitigile ezagunak “herritarren drone kolpea” lana egin du. Artista ezagun gehiagok ere egin dute ekarpena, adibidez Peter Kennard, Guerilla Girls eta Darren Cullen-ek.
DSEI Defence and Security Equipment International deitzen da munduko arma ferietan handiena eta Londresko ExCeL erakustazoka erraldoian irailaren 12tik 15era egingo da, jendeak hiltzeko teknologiarik sofistikatuenen inguruan tratuak egin ditzaten mundu osotik iritsitako ekoizle, erosle, bitartekari, agintari eta militarrek.
Revolutionary Kurdish dancing at the #StopDSEI protest in East London. Tilililililil! #StopArmingTurkey #TwitterKurds pic.twitter.com/9hPl87uCDL
— Kurdistan Solidarity (@KurdsCampaign) 2017(e)ko irailak 10