argia.eus
INPRIMATU
Jon Anzaren desagerpena eta heriotza argitzeko eskatu dute
  • Jon Anzaren desagerpena eta heriotzaren ingurukoak argitzeko intentzioarekin, inkesta parlamentarioa irekitzea eskatu dute preso ohiaren familiak, abokatuak eta Anza kolektiboak. Gaur Anza desagertu zenetik hiru urte bete dira eta kasua argitzeko galderak erantzunik gabe jarraitzen dutela salatu zuten atzo Baionan egindako agerraldian.

2012ko apirilaren 19a
Jon Anzaren desagerpena salatzeko egindako mobilizazioa

Epaileak abiatutako prozedura une batetik bestera itxiko dute. Prozedurak iraun duen bitartean, Tolosako (Okzitania) Dei Gorteak ez ditu familiaren eskariak onartu. Familiak Anzaren osasun txostena helaraztea eskatu zuen. Elementu horiek esku artean izan gabe, heriotzaren arrazoiak nekez argituko direla salatu du kolektiboak.

Atzo egindako agerraldian oraindik argitu gabe dauden bi galdera nagusi egin zituen Anzaren sendiak. Alde batetik Anza desagertuta egon zen hamar-hamaika egunetan zer gertatu zen jakin gura dute. Horrez gain, erietxean sartu eta hil zen unera arte zer nolako arreta jaso zuen galdetu dute. Hori argitzeko, ukatu dioten mediku txostena ikusi nahi du familiak, erietxera zein osasun balditzatan heldu zen jakin ahal izateko.

Gerra zikinaren zantzuak

Anzaren kasuan gerra zikinaren susmoa dagolea adierazi du kolektiboko kide den Fuenonasek. Anza desagertu zen garaian preso ohi eta militantek Espainiako poliziaren legez kanpoko hainbat galdeketa jasan zituztela gogora ekarri du. Ipar Euskal Herrian besteak beste Anza desagertu baino hilabete bat lehenago, Joan Mari Mujikak iheslariak gisa horretako galdeketa bat berri eman zuen.